eu
Boeken
Francisco Castro

Isiltasun urte luzeak

Garai iluna da Castroren eleberri honek arakatzen duena. Goiz-albako “paseoak”, bide bazterretan tiroka hildakoak, satorraren bizimodura kondenatutakoak. Baina, baita ere, aldaketa, iraultza eta bizitza hobe bat ekarri nahi zituzten amets eta utopien garaia. Halaxe zen, adibidez, Galiziako Flaviako Pazoan, 1936ko uztailaren 18an gerra hasi zen arte. Batzuek mendekurako baliatu zuten gerrak ekarritako nahasmendua, eta horietako batek aztarna dramatikoa utzi zuen: sei hilotz hobi komun batean. Horietako bost, buruan tirokatuak, eta seigarrenak, emakume baten hezurdurak, inork aipatzen entzun ez duen poeta baten liburua du bularraldean helduta. Anxelak, indarkeriazko historia mingarri propioa duen ikertzaileak, bere gain hartzen du gerraren lehen egunetan pazoan gertatutakoa argitzeko lanen ardura, eta laster jakin nahi izango du nor ziren poeta misteriotsua eta haren liburuarekin hilobiratutako emakumea. Anxelaren ikerketak 1936tik gure egunetara ekarriko gaitu, eta bidaia zirraragarri horren narrazio bortitz eder honetan ikasiko dugu, besteak beste, nola gainditu dituen faxismoak garai eta mugak.
178 afgedrukte pagina’s
Auteursrechteigenaar
Bookwire
Oorspronkelijke uitgave
2020
Jaar van uitgave
2020
Uitgeverij
Alberdania
Hebt u het al gelezen? Wat vindt u ervan?
👍👎
fb2epub
Sleep je bestanden hiernaartoe (maximaal 5 per keer)